Naiz.info
Donostia

‘Amaren eskuak’ eleberria zinemara eramango du Baleukok

Andoainen grabatuko dituzte gaur egun osoan zehar Karmele Jaiok idatzitako eleberrian oinarrituko den filmaren irudi batzuk.

Karmele Jaiok Elkar argitaletxearekin plazaratutako ‘Amaren eskuak’ eleberria zinemara eramango du Baleuko ekoiztetxeak.

Gaurkoan, Andoainen grabatuko dituzte film luzearen hainbat irudi egun osoan zehar. Filmaketa lanak Euskal Herriko hainbat tokitara zabalduko dira, Donostia, Getaria, Hernani, Gasteiz, Lekeitio, Zumaia eta Irunera, kasu.

Grabaketa abuztu osoan zehar luzatuko da.