Beste bost lagun atxilotu dituzte Riau-riau-eko istiluengatik
Poliziak beste bost pertsona atxilotu ditu gaur Iruñean, uztailaren 6ko Riau-riau-ean izan ziren istiluengatik.
IIncidentes durante el Riau-riau. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Bost pertsona atxilotu dituzte Polizia espainolak eta Udaltzaingoak gaur goizean Iruñean, Ateakireki.com webgunean jakinarazi duenez. Atxiloketek uztailaren 6ko Riau-riau-ean izan zire istiluekin dute zerikusia eta lesioak eta desordena publikoak eragitea leporatzen diete. Gaur arratsaldean eramango dituzte epailearen aurrera.
Lau hauekin, guztira bederatzi dira Riau-riau-eko istiluen harira atzeman dituzten pertsonak.
Sartu

