NAIZ.INFO
BILBO

Bilboko konpartsek 300 ekimenetik gora antolatu dituzte

Ekimenez lepo bete dute Aste Nagusia Bilboko konpartsek 300 ekitalditik gora antolatuz. Gaur eman dute prentsaurrekoa eta aurtengo berritasunak aurkeztu dituzte.

Bilboko Konpartsak kolektiboko kideek Bilbon eman duten prentsaurrekoa. (ARGAZKI PRESS)
Bilboko Konpartsak kolektiboko kideek Bilbon eman duten prentsaurrekoa. (ARGAZKI PRESS)

Bilboko konpartsek 300 ekimenetik gora eskainiko dituzte Aste Nagusian eta guztiak dohainik izango dira. Bilbon eman duten prentsaurrekoan aurtengo urterako berritasunak ere aurkeztu dituzte eta horien artean kokatzen da pilota modalitate ezberdinak ikasteko jarriko duten frontoia.

Itziar Villafañezek hitz egin du kolektiboaren izenean eta esklusiba bezala Mikel Goñi pilotariak hilaren 20an emango duen pilota eskola aipatu du.

Aurreko urteetan bezala, Hiri Krosa eta hogehita hamabosgarren Lehiaketa Gastronomikoa izango dira Aste Nagusiko protagonistak.

Ekimen hauez gain, «betiko» jarduerak ere izango direla azaldu du Villafañezek. Horien artean kokatzen dira ajedrez txapelketa, igelaren jolasa, musa, uretako jolasak...

Umeentzako sukaldaritza tailerrak antolatu dituzte eta berritasun bezala Irrien Lagunak Klubeko pailazoak izango dira Bilbon, gaztetxoenen gozamenerako.

Bilboko konpartsen bozeramaileak txosna gunean urtero bezala baso berrerabilgarriak erabiliko direla azaldu du.