NAIZ.INFO
LONDRES

Seigarren postuan amaitu du Ophelie Aspord igerilariak Olinpiar Jokoetan

Ophelie Aspord igerilari baionarrak seigarren postuan amaitu du Londresko Olinpiar Jokoetako 10 kilometrotako proban. Emaitza oso ona lortu du, beraz, Aspordek.

Ophelie Aspord baionarra igeriketako probari ekin baino lehen. (Martin BERNETTI/AFP)
Ophelie Aspord baionarra igeriketako probari ekin baino lehen. (Martin BERNETTI/AFP)

Ophelie Aspord 21 urteko igerilari baionarrak seigarren postuan amaitu du 10 kilometrotako proban. Bere lehen Olinpiar Jokoak izanik, oso emaitza ona lortu du igerilari gazteak.

Bere helburua hamar lehenen artean bazen ere, egun ona izan du eta olinpiar diplomarekin bueltatuko da. 1.58.43-ko denborarekin amaitu du.

Eva Risztov izan da probako irabazlea, 1.57.38-ko denboran amaitu du.

Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian jaso daiteke.