NAIZ.INFO
GASTEIZ

Hamaika lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Gasteizen, Uribetxebarriaren alde kateatzeagatik

Hamaika lagun Gobernu espainiarrak Gasteizen duen ordezkariordetzaren atarian kateatu dira Iosu Uribetxebarriaren askatasuna exijitzeko. Ertzaintzak identifikatu egin ditu.

Hamaika lagun Gobernu espainiarrak Gasteizen duen ordezkariordetzan kateatu dira. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Hamaika lagun Gobernu espainiarrak Gasteizen duen ordezkariordetzan kateatu dira. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Eguerdian Herrirak mugimenduak Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko xedez antolatutako elkarretaratze bat burutzen ari zen bitartean, hamaika lagun Olagibel kalean dagoen Gobernu espainiarraren ordezkariordetzan kateatu egin dira.

Ondoren hainbat ertzain gerturatu dira eta, behin katea moztuta, hamaika lagunak identifikatu dituzte.