NAIZ.INFO
New York

Siriako gatazka izango da protagonista Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusian

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 67. Batzar Nagusia hasiko du gaur New Yorken. Siriako gatazka, Malikoa, Palestinaren auzia eta Irango programa nuklearra izango dituzte hizpide mundu osoko agintariek, besteak beste.

Poliziak Nazio Batuen egoitzaren aurrean, New Yorken. (Mario TAMA/AFP)
Poliziak Nazio Batuen egoitzaren aurrean, New Yorken. (Mario TAMA/AFP)

Mundu osoko 120 agintari baino gehiago bilduko dira New Yorken Nazio Batuen Erakundeak (NBE) duen egoitzan, 67. Batzar Nagusian.

Ban Ki-moon idazkari nagusiak irekiko du batzarra Euskal Herrian 15.00ak direnean, eta haren atzetik Brasilgo lehendakari Dilma Roussef-ek eta Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak hartuko dute hitza.

Siriako gatazka izango da seguruenera NBEren batzarraren protagonista nagusia, eta horrekin batera Maliko egoera, Palestinaren auzia eta Irango programa nuklearra ere izango dituzte hizpide munduko Estatu eta Gobernu buruek, besteak beste.

Batzarrak urriaren 1 arte iraungo du.