NAIZ.INFO
BAIONA

Amets Arzallus, hirugarrenez, Xilaba txapelketako irabazle

Amets Arzallus nagusitu da hirugarren aldiz Xilaba txapelketako finalean, Hodei Barrosoren aurka buruz burukoan nagusitu ostean. Aipatzekoa Maddi Sarasuaren lana, 16 urterekin laugarren postua lortu baitu.

Amets Arzallus kantuan, gainontzeko finalistak atzean dituela. (Bob EDME/ARGAZKI PRESS)
Amets Arzallus kantuan, gainontzeko finalistak atzean dituela. (Bob EDME/ARGAZKI PRESS)

Amets Arzallusek irabazi du Xilaba bertso txapelketa, hirugarren aldiz Ipar Euskal Herriko bertsolari hoberenaren txapela jantziz.

Baionako Lauga kiroldegia jendez lepo bete da Amets Arzallus, Hodei Barroso, Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Muruaren bertso saioa ikusteko.

Hodei Barroso urruñarrarekin batera iritsi da Amets buruz burukora, askorentzako faboritoen artean zegoen Sustrai Colina bidean utziz. Aipatzekoa, halaber, Maddi Sarasua gaztearen saioa, 16 urterekin laugarren postuan sailkatu baita.

Bi urtez behin egiten den txapelketa 16 bertsolarik hasi zuten eta aurten jauzi nabarmena egin dute, finala lehen aldiz Baionan egitea, Donibane Lohizunen egiten baitzuten orain arte.

Sailkapena eta puntuazioa:

1.- Amets Arzallus, 784 puntu

2.- Hodei Barroso, 761,5 puntu

3.- Sustrai Colina, 449 puntu

4.- Maddi Sarasua, 414 puntu

5.- Eneritz Zabaleta, 405,5 puntu

6.- Xumai Murua, 397, 5 puntu