Naiz.info
Bilbo

Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte arratsaldean Bilbon

Lakuako Kultura kontseilari Blanca Urgellek banatu ditu sariak Bilboko Bizkaia aretoan egindako ekitaldian.

Saridunak, Blanca Urgellekin batera, ekitaldiaren amaieran. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Saridunak, Blanca Urgellekin batera, ekitaldiaren amaieran. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Arratsaldeko 19.00etan abiatu da Bilboko Bizkaia Aretoan aurtengo Euskadi Sarien banaketa. Saridunek, diru-sariaz gain Jose Ibarrolaren ‘Liburu nabigagarria’ deritzon eskultura jaso dute.

Harkaitz Canok jaso du euskarazko arloko saria ‘Twist’ eleberriagatik. Gaztelerazkoan, aldiz, Juan Carlos Marquezentzat izan da saria, ‘Tangram’ lanagatik.

Saritu bakoitzak 18.000 euroko diru-saria jaso du eta eleberria beste hizkuntza batean publikatua izaten bada 4.000 euroko sari gehigarria jasoko dute.

Saiakerari dagokionez, Inazio Mujika editorea izan da Xabier Leteri buruzko biografiagatik Euskadi Saria jaso duena. Gaztelerazko atalean, aldiz, Daniel Innerarity filosofoak eraman du, ‘La democracia del conocimiento’ lanaren truke.

Iban Zalduaren ‘Azken Garaipena’ komikia izan da euskarazko haur eta gazte literaturako Euskadi Saria irabazi duen lana.

Itzulpengintzaren alorrean, Xabier Olarrak eta Arantzazu Royok eraman dute saria, Alaa Al Aswaniren ‘Jakobiar eraikina’ nobelaren itzulpenagatik.

Sara Morantek ‘La flor roja’ lanagatik irabazi du saria ilustrazioaren alorrean.