NAIZ.INFO
MADRIL

Iñaki Imaz espetxeratu egin dute

Polizia frantsesak atzo Espainiaratu zuen Iñaki Imaz donostiarra espetxera bidali du Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak.

Iñaki Imaz Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrera eraman dute gaur goizean eta hark, galdeketa egin ondoren, espetxera bidali du

Donostiarra atzo atxilotu zuen Polizia frantsesak Hendaian, komisarian sinatzera zihoala, eta Espainiaratu egin zuen berehala.

2012ko abuztuaren 6an atxilotu zuten Imaz Hendaian, ETAko kide izatea egotzita eta euroagindu eskaera onartu bitartean aske utzi zuten. Bizitza erabat publikoa zeraman Urruñan.

Irailean Paueko Auzitegiak bere aurkako euroagindu eskaera onartu egin zuen.