NAIZ.INFO
DONOSTIA

Asier Cuevas eibartarra eta Yolanda Gutierrez galiziarra, Donostiako Maratoian nagusi

Asier Cuevas korrikalari eibartarrak eta Yolanda Gutierrezek irabazi egin dute, gizonezko eta emakumezko kategorietan, hurrenez hurren, 35. Donostiako DKV maratoia.

Asier Cuevas, helmugaratzean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Asier Cuevas, helmugaratzean. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Asier Cuevas 39 urteko korrikalariak bi ordu, 23 minutu eta 23 segundu behar izan ditu maratoia bukatzeko. 29 urte ziren gipuzkoar batek garaipena lortzen ez zuela froga honetan.

Ibon Esparza bigarren sailkatu da gizonezkoen artean.

Emakumezkoen kategorian, Yolanda Gutierrez galiziarra izan da garaile, ibilbidea 2 ordu, 45 minutu eta 43 segundutan burututa.

Maratoia eta hamar kilometroko frogaren artean, 4.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte, eguraldiak lagundu ez duen arren.

Donostiako Maratoiaren webgunean kontsulta daiteke sailkapen osoa.