Jardunaldi txarra Athletic, Reala eta Lagunakentzat

Athleticek 1-2 galdu du Atleticoren aurka; Realak 4-3 galdu du Collerenseren aurkako partidan eta Lagunakek ere porrota jaso du Levante Las Planasen kontra (3-0).

NAIZ.INFO|BILBO|2012/11/25
20121125_athletic
Athleticek ezin izan du Atleticoren aurka garaipena lortu. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Emakumezkoen lehen mailako euskal taldeek ez dute zorte onik izan gaur jokatutako jardunaldian.

Athleticek etxean ezin izan du Atleticoren aurka garaipena eskuratu (1-2). Halere, lehen postuari eusten dio talde bizkaitarrak.

Realak Collerense bisitatu du eta, 4-3, galduta, 13. postuan gelditu da.

Lagunakek, bere aldetik, 3-0 galdu du Levante Las Planasen aurkako partida. Sailkapeneko azken postuan dago.