Naiz.info
Durango

Hogei artisau berri izango ditu aurten Durangoko Euskal Dendak

Krisi egoerari aurre egiteko irudimena eskatu die antolakuntzak artisauei. Aurtengoen hogei sortzaile berri izango dira gaurtik igandera arte zabalik egongo den Euskal Dendan.

Artisau azoka igandera arte egongo da zabalik. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Artisau azoka igandera arte egongo da zabalik. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

‘Artisautza eskura’ lelopean, gaur eguerdian zabaldu ditu ateak Durangoko 17. Euskal Dendak. Igandera arte zabalik egongo den artisau azokako antolatzaile den Arbasok, krisi egoeraren larritasunaz jakitun, irudimenaz baliatzeko galdegin die saltzaileei.

Krisiak-krisi, ostera, berritasunez blai ireki ditu ateak Euskal Dendak. Hogei artisau berrik salmahaia ezarri dute aurtengo azokan. 56 saltoki izango dira guztira Euskal Herriko zazpi lurraldeetatik etorriak.

Aurtengo edizioan, Arbasok leku berezia egin nahi izan die kultura ijitoa –Durangoko Disko eta Liburu Azokan gonbidatu berezia izango da–, eta Jose Berrio zestagilearen eta Kale dor Kayiko elkarteko emakumeek egindako artisautza produktuak present izango dira Euskal Dendan.

Durangoko Disko eta Liburu Azokari buruzko egitaraua, osorik, NAIZeko Agendan.