Naiz.info
Donostia

‘Neguko Menua’, EOSen Musika Gelako lehenengo zita

Bihartik ostiralera bitarte, 26 ikastetxetako 1.800 ikasle izango dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan ‘Neguko Menua’ detitutako kontzertuetan.

Musika Gelaren hurrengo denboraldia aurkeztu du gaur EOSek Miramongo egoitzan. Ikusle gazteenei zuzendutako zikloak aurten urarekin jolastuko du swing erritmora eta hegoaldeko haizearekin.

Eskola Kontzertuak izango dira Musika Gelaren denboraldiko lehenbiziko hitzordua. Bihartik ostiralera bitartean, 26 ikastetxetako 1.800 haur izango dira Euskadiko Orkestraren egoitzan.

Orkestrak Donostiako Udaleko Hezkuntza Atalarekin lankidetzan antolatutako IV. Eskola Kontzertuen lehenengo txandan, ‘Neguko Menua’ izenburudun kontzertu sinfonikoa izango da.

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako emanaldi horrek izaera ludikoa du eta musikaren eta ikaslegoari oso gertuko zaion beste arte baten, hau da, gastronomiaren ezaugarrien arteko kidetasun zein antzekotasunekin jolastuko du.

Halaber, Sinfokids II DVDa aurkeztu dute, txikienei «musikaren poesia modu jolaskor, argi, bizi eta alaian» hurbiltze aldera.