Jose Luis Zumetaren lan prozesua ezagutzeko erakusketa, Donostian

Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza prozesuaren inguruko erakusketa prestatu dute Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean, Easo kalean.

Nagore Belastegi|DONOSTIA|2012/12/13
Zumeta_erakusketa
Erakusketaren aurkezpenean izan dira Monika Zumeta, Enara Goikoetxea eta Donostia 2016ko ordezkariak. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Jose Luis Zumeta margolariaren sorkuntza prozesuari buruzko erakusketa prestatu dute Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean, Easo kalean. ‘200X133 Zumeta’ erakusketan bi lan ageri dira, eta alboan horiek sortu zituen uneko irudiak.

Enara Goikoetxeak eta Monika Zumetak –artistaren alabak– egiten ari diren dokumental baterako jarri dute pintorea kamara aurrean lanean.

Lehen aldia izan da Zumeta beste norbaiten aurrean lanean aritu dena, eta hasieran pixka bat kostatu bazaio ere laster hartu dio martxa. Erakusketan bertan grabatuko dira dokumentala osatzeko azken irudiak. Horretarako, bere bi bilobekin batera mural bat pintatuko du zuzenean bihar 19.00etatik aurrera Easo kaleko eraikinean bertan. Kanpoaldean artistak ipad-arekin sortutako ehunka irudi proiektatuko dituzte eta kamerek jendearen erreakzioak jasoki dituzte.

Suhiltzaileen eraikin zaharra Donostia 2016ko egoitza berria izango da. Fundazioaren asmoa artistek euren ideiak batu eta zalantzak argitzeko leku bat izan dezaten da, eta Zumetaren inguruko dokumentala adibide polita iruditu zaie pintorearen lan prozesua ezagutzeko aukera ematen duelako eta, era berean, dizilina anitzak elkartzen dituelako.

Erakusketa ostiralean, larunbatean eta igandean irekiko dute, iluntzeko 21.00ak arte.