Azken agurra Joxe Agirreri

Bertso munduko ia inor falta ez zela agurtu dute Azpeitian astelehen honetan Joxe Agirre bertsolari handia. Bertsolari eta bertsozaleez gain, kultur munduko hainbat pertsona ezagun ere izan da hileta elizkizunean.

NAIZ.INFO|AZPEITIA|2012/12/17
Arp_giz_34580156751
Imanol Lazkano, Iñaki Murua, Jon Maia, Jokin Uranga, Mikel Mendizabal eta ‘Loidisaletxe’. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Igande honetan Imanol Lazkanoren omenaldian abestekoa zen Joxe Agirre, baina zer den bizitza Lazkanok berak eraman du gaur larunbatean hil zen Agirreren zerraldoa zeraman hilkutxa eliza barneraino, hileta elizkizunean.

Lazkanorekin batera Iñaki Murua, Jon Maia, Mikel Mendizabal, Juan Jose Eizmendi ‘Loidisaletxe’ eta Jokin Uranga bertsolariek eraman dute kutxa; aurrez eta elizan bertan ere, bertsolari eta bertsozale ugari: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Xabier Amuriza eta beste asko.

Txistu doinuz ‘Agur jaunak’ jo diote meza amaieran. Aurrez, azken agurra berari abestu diote gaur. 83 urterekin, eta azkeneraino bertsoari helduta esan du agur Joxe Agirrek.

LOTURAK