NAIZ.INFO
BERNA

Milan-Bartzelona, Celtic-Juventus eta Arsenal-Bayern, Txapeldunen Ligako final zortzirenetan

Celtic Glasgow eta Juventusen artekoa edota Arsenal eta Bayern Munichen arteko partidak izango dira, besteak beste, Txapeldunaren Ligako final zortzirenetan.

UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan egin dute zozketa. (Fabrice COFFRINI/AFP PHOTO)
UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan egin dute zozketa. (Fabrice COFFRINI/AFP PHOTO)

UEFAren Nyongo egoitzan (Suitza) Txapeldunen Ligako final zortzirenetarako zozketa burutu dute, eta honakoak izango dira partidak:

Galatasaray - Schalke 04

Celtic Glasgow - Juventus

Arsenal - Bayern Munich

Shaktar Donetsk - Borussia Dortmund

Milan - Bartzelona

Real Madril - Manchester United

Valentzia - Paris Saint Germain

Oporto - Malaga

Joaneko partidak 2013ko otsailaren 12/13 eta 19/20an jokatuko dira, eta itzulikoak martxoaren 5/6 eta 12/13an.

Final laurdenetarako zozketa martxoaren 15ean egingo da, eguerdian, eta finala maiatzaren 25ean jokatuko da Londresko Wembley estadioan.

Txapeldunen Ligari buruzko zein beste txapelketa batzuei buruzko informazioa eskuragarri dago futbolari buruzko NAIZen webgune berezian.