Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Ezkirotzen

Gizonezkoaren hilotza Ezkirotzetik gertu dagoen ubide batean topatu dute.

Naiz.info|Iruñea|2012/12/31

Nafarroako Gobernuaren arabera, gorpua larunbat arratsaldean topatu zuten Ezkirotzetik gertu dagoen ubide batean.

Momentuz ez da hildakoaren datu gehiagorik eman eta Polizia Forala gertatutakoa ikertzen ari da.