Bederatzi indar politikok urtarrilaren 12ko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

Ezker Batua, Aralar, Euskal Komunistak, Alternatiba, ezker abertzalea, Eusko Ekintza, Eusko Alkartasuna, Gorripidea eta Antikapitalistak indar politikoek presoen eskubideen aldeko urtarrilaren 12ko manifestaldirekin bat egin dute eta euskal herritarrei mobilizazio horretan parte hartzeko deia egin diete.

Nerea GOTI|BILBO|2013/01/04|4 iruzkin
20130104_alderdiak_u12
Zortzi indar politikotako ordezkariak izan dira agerraldian. (ARGAZKI PRESS)

EB, Aralar, Euskal Komunistak, Alternatiba, ezker abertzalea, Eusko Ekintza, EA eta Gorripidea indar politikoetako ordezkariek agerraldia egin dute Bilbon, urtarrilaren 12ko mobilizazioari atxikimendua adierazi eta parte hartzeko deia egiteko. Antikapitalistak erakundeak ere bat egin du, nahiz eta agerraldian ez den izan.

«Urteetan eta sufrimeduan gehiegio luzatu den gatzaka egoera atzean uzti eta denen artean bake egoera justu bat eraikitzeko aukera berriak zabalik dira Euskal herrian», adierazi dute bederatzi indar politikok sinatu duten agirian.

Ezker Batuko Andrea Uñak eta Aralarreko Asun Fernandez de Garaialdek, gazteleraz eta euskaraz irakurri duten testuan, Euskal Herriko eragileen artean eman diren elkarrizketa eta akordioek nabarmendu dituzte, baita Donostian burututako Aieteko Konferentzia edota ETAk behin betiko armak uzteko erabakia, «euskal gatazka konpontzeko bidea ireki» baitute, diotenez.

Urtarrilaren 12ko mobilizazio erraldoiari begira, «gatazkaren ondorioak askotarikoak» izanik, «denek konponduak» izan behar direla adierazi dute, eta «konponbidean aurrera egiteko» gatazkaren ondorioz preso eta erbestean dauden herritarren egoeran arreta jartzea beharrezkoa dela esan dute.

«Lehen urrats bezala beharrezkoa ikusten dugu presoei dagokien oinarrizko giza eskubideak errespetatuak izatea», esan dute. Testuinguru horretan, euskal presoak Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituztenak libre uztea eta kartzela zigorren luzatzearekin amaizteko eskatu dute, baita «de facto bizi osorako espetxe zigorra suposatzen duten neurriak bertan behera uzteko ere.

Pertsona bezala dagozkien giza eskubide guztiak errespetatzeko eskatu dute bederatzi indar politikoek. Espainiar zein frantziar gobernuei urratsak emateko galdegin diete, eta euren militantziez gain euskal herritarrei manifestazioan parte harzteko deia egin diete.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK
LOTURAK