Osasunak agur esan dio Kopari, Valentziaren aurka Mestallan galduta (2-1)

Sorpresa emateko aukerarik izan duen arren, Osasunak ezin izan du garaipena eskuratu Valentziaren aurka eta, hortaz, Kopatik kanpo geratu da. [Partidaren xehetasunak]

NAIZ.INFO|IRUÑEA|2013/01/08

Joaneko partidan 0-2 galdu ondoren, galtzeko askorik gabe joan da Osasuna Mestallara eta Valentzia baino talde hobea izan da aurreneko orduan.

Hala ere, Soldado eta Banega zelairatu direnean, Valentzia hazi egin da eta luzapenean lortutako gol bati esker lortu du itzuliko partida erabakiko zuen 2 eta 1ekoa egitea.

Aurreneko gola Tino Costak sartu du, 34. minutuan egindako falta jaurtiketa batean. Hala ere, hiru minutu baino ez ditu behar izan talde gorritxoak partida berdindu eta, neurri batean, kanporaketan aurrera egiteko aukera hurbilago izateko.

Partidaren xehetasun guztiak fubolari buruzko NAIZen webgune berezian kontsulta daitezke.

LOTURAK