Euskal esparru komunikatiboa aztergai, Joxemi Zumalaberen omenezko jardunaldietan

Joxemi Zumalabe zenaren alde aste honetan antolatu dituzten jardunaldien baitan euskal esparru komunikatiboa izango dute aztergai 19.00etan Donostiako Koldo Mitxelenan.

NAIZ.INFO|DONOSTIA|2013/01/10

Joxemi Zumalabe kazetariaren heriotzaren 20. urteurrena dela-eta antolatu dituzten ekitaldien baitan, mahai-ingurua izango da arratsaldean Donostiako Koldo Mitxelena aretoan.

GARAko zuzendari Iñaki Sotok, ‘Berria’ko Iban Arregik; Mondragon Unibertsitateko Lorea Agirrek eta Gorka Juliok euskal esparru komunikatiboa izango dute hizpide, 19.00etatik aurrera.

Egitarauaren baitan, bihar ‘Orain gurekin ez zauden arren’ ekitaldia antolatu dute, Martin Ugalde Kultur Parkean, 19.00etan. Igandean, berriz, omenaldia egingo diote Larraitzen, 12.00etan.

Egitarau osoa, Joxemi Zumalabe fundazioaren webgunean.

LOTURAK