Garraiolari bat hil da Arcelor-Mittalen, kamioiak harrapatuta

Hiru sindikatuak garraiolari frantses baten heriotza salatu du. Arcelor-Mittalek Olaberrian duen lantegian gertatu da ezbeharra.

Naiz.info|Donostia|2013/01/10

Hiru sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, lan istripua gaur arratsaldean gertatu da Arcelor-Mittalek Olaberrian duen egoitzan.

Antza denez, garraiolari frantses bat enpresaren lantegian zegoen bere ibilgailuan zamalanak egiteko prestatzen.

Ibilgailua gainera etorri zaio eta horma baten kontra harrapatu du. Garraiolaria berehala hil da.

Aste honetan hiltzen den bigarren garraiolaria da. Astearte arratsaldean Barakaldoko 41 urteko behargina zendu zen Tubacexek Amurrion duen egoitzan, eztanda batean. Azpikontratatua zegoen.