Manu Iturregi eta Gontzal Azkoitia izango dira, hurrenez-hurren, Farolin eta Zarambolas

Bilboko Jai Batzordeak Manu Iturregi eta Gontzal Azkoitia izendatu ditu, hurrenez-hurren, aurtengo Farolin eta Zarambolas bezala. 1984tik datorren ohitura da pertsonaiak izendatzearena.

NAIZ.INFO|BILBO|2013/01/18
20130118_farolin_zarambolas
Farolin eta Zarambolas-en aurkezpeneko argazkia. (Bilboko Udala)

Bilboko Jai Batzordeak izendatu ditu hiriko inauterietako pertsonaia ospetsuaenak. Manu Iturregi eta Gontzal Azkoitiak hartuko dute, hurrenez-hurren, Farolin eta Zarambolas-en papera.

Manu Iturregi Berangon jaio zen eta ‘Residence’ lokaleko burua da orain dela hamar urtetatik. ‘Evidence Cafe Teatro’ proiektua aurkeztu zuen 2012ko abenduaren 12an. «Bilboko ostalaritza hankaz gora jartzeko sortu dut proiektua, hiriak zuen gau giroari lehen sospena eskatzeko asmoz», azaldu du.

Gontzal Azkoitia, aldiz, Bilboko ostalaririk «ezagunenetarikoa» da hirian izan dituen tabernei esker.

1984an hasi ziren bilbotarrak Farolin eta Zarambolas pertsonaiak izendatzen inauterietan.