NAIZ.INFO
BILBO

Garaipen garrantzitsua lortu dute Irujok eta Zabaletak

Martinez de Irujok eta Zabaletak laugarren puntua eskuratu dute Eskuz Binakako Txapelketan, Aimar Olaizola eta Ibai Zabalak osatutako bikoteari irabazita, 16-22.

Urrezko puntua eskuratu dute Martinez de Irujok eta Zabaletak. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Urrezko puntua eskuratu dute Martinez de Irujok eta Zabaletak. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidan galdu ondoren, Aimar Olaizola eta ibai Zabala sailkapeneko goiko postuetatik are gehiago urrundu dira, hirugarren porrota baitute.

Oro har, norgehiagoka oso parekatua izan da eta bukaerara arte ez da tarte handirik egon markagailuetan.

Halere, partida 15-18 emaitzera iritsi denean, gauzak oso zail jarri zaizkio Asegarceko pilotariei eta, azkenik, 16-22 bukatu da norgehiagoka.