Naiz.info
Basauri

Aitzol Gogorzaren askatasuna galdegin dute «iratxoek» Basauriko espetxean

Gaixorik dagoen presoaren askatasuna eskatzeko pintaketak egin zituzten larunbatean Basauriko espetxeko paretean.

«Iratxoak», Basauriko espetxeko horman amnistiaren aldeko pintaketa egiten. (NAIZ.INFO)
«Iratxoak», Basauriko espetxeko horman amnistiaren aldeko pintaketa egiten. (NAIZ.INFO)

Iratxoz jantzitako hainbat lagunek amnisita eskatzen zuen pintaketa egin zuten larunbatean Basauriko espetxearen horma batean.

Zehazki, gaixorik dagoen Aitzol Gogorzaren askatasuna galdegiteko egin zen salaketa ekintza.

Desobedientzia zibileko ekintzak egiten jarraituko dutela iragarri dute «iratxoek» eta eskakizun berberarekin bat egiteko deia luzatu diote euskal gizarteari.

Bideoa ikusgai NAIZ+en.