NAIZ.INFO
SEVILLA

Berdinketarekin konformatu behar izan du Athleticek

Betisek lehen minutuan sartu duen gola berdindu eta Sevillan irabazteko aukera izan du Athleticek. Ruben Castrok sartu du zuri-berdeen gola, Adurizek, aldiz, zuri-gorriena. rrepasatu hemen neurketak utzi dituen estatistikak].

Adurizek sartu du Athleticen gola. (Cristina QUICLER/AFP)
Adurizek sartu du Athleticen gola. (Cristina QUICLER/AFP)

Liga txapelketako 20. jardunaldiari amaiera eman dion neurketa jokatu dute gaur Betis eta Athleticek Sevillan. Zuri-berdeak sailkapeneko goiko postuetan daude eta Athleticek dituen urgentziarik gabe iritsi dira neurketara.

Segituan jarri zaio Betisi partida bere aldera. Minutua bete baino lehen penaltia egin du Iraizozek eta aise sartu du Ruben Castrok. Kosta egin zaio partidari buelta ematea Athletici, baina atsedenaldira iritsi aurreko gol horrek gauzak asko aldatu ditu.

Bigarren zatia gogotsu hasi dute bizkaitarrek eta Betis baino gehiago izan dira, neurketa irabazteko aukerak sortuz. Hala ere, ez da golik egon eta berdinketarekin konformatu behar izan dute zuri-gorriek.

Errepasatu hemen neurketak utzi dituen estatistikak.