Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, bikotekideak jotzea egotzita

Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Elgoibar eta Sestaon, bikotekideak jotzea egotzita. Ustezko erasotzaileak euren etxebizitzetan atzeman dituzte eta biktimak osasun zentrotara eraman dituzte, izandako zauriak artatzeko.

NAIZ.INFO|DONOSTIA|2013/01/21

Lakuako Gobernuak adierazi duenaren arabera, bi gizon atzeman ditu Ertzaintzak, bata Elgoibarren eta Sestaon bestea, euren bikotekideak jotzea egotzita.

Elgoibarren izan da lehen erasoa, goizeko 09.00ak aldera. Ertzaintzak emakume bat aurkitu dute bere etxebizitzaren atarian, sudur eta ezpain aldean hainbat kolpe zituela. Honek, bere bikotekideak eginak izan direla esan du.

Etxebizitza barruan aurkitu dute ustezko erasotzailea, 27 urteko gizonezko bat. Biktima Mendaroko ospitalera eraman dute, zauriak artatzeko.

Eguerdiko 12.30tan jazo da bigarren erasoa, Sestaon. Emakume batek bere bikotekideak hainbat ikabilkada eman dizkiola salatu dio Ertzaintzari. Herriko anbulatoriora eraman dute biktima eta ustezko erasotzailea etxebizitza bertan atxilotu dute.