Neurketa erabakiorra irabazi du Uxue Bilbao Basketek (91-76)

91-76 irabazi dio Uxue Bilbao Basketek Valentzia Basketi Miribillan. Irabazi beharreko neurketa zuten, Eurocup-eko final laurdenetara sailkatzeko lehian sartu nahi bazuten.

NAIZ.INFO|BILBO|2013/01/23
20130123_bilbao_basket
Uxue Bilbao Basket eta Valentzia Basketek jokatu duten neurketako momentu bat. (ARGAZKI PRESS)

Eurocup-eko neurketa jokatu dute Uxue Bilbao Basket eta Valentzia Basketek Miribillan. Bilbotarrak izan dira garaile (91-76), modu horretan, txapelketan zeramaten ibilbide eskasari buelta ematea lortu dute.

Last 16-ko lehenengo bi neurketak galduak zituzten beltzezko gizonek eta final laurdenetara salkatzeko lehian sartzekotan gaurkoa irabazi beharra zeukaten. Hala izan da, Raul Lopez edota Mumbru bezalako jokalariek egin duten lanagatik, batez ere.

Etxetik kanpo jokatuko dituzten partidek erabakiko dute bilbotarren etorkizuna.