Ertzaintza Gasteizko gaztetxean sartu da, euskal preso politikoen argazkiak kentzeko

Gasteizko ezker abertzaleak salatu duenez, Ertzaintza hiriko gaztetxean sartu eta, lagun bat identifikatu ondoren, euskal presoen argazkiak kendu egin ditu.

NAIZ.INFO|GASTEIZ|2013/01/25|0 iruzkin

Ohar baten bitartez, Gasteizko ezker abertzaleak gogor arbuiatu du euskal preso politikoen argazkien kontrako «jazarpena».

Izan ere, arratsaldeko 18.00ak aldera Ertzaintza Gasteizko gaztetxean sartu da, euskal presoen argazkiak kentzeko.

Bertan eman dituzten 40 minutuetan, oharrean azaltzen denez, gaztetxean zeuden gazte guztiak hormaren aurka jarri dituzte, eta haietako bat identifikatu.

Gogoratu dutenez, ez da halakorik gertatzen den lehen aldia, duela bi hilabete ere goizaldeko bostetan sartu baitzen Polizia autonomikoa gaztetxean.

Hala, ezker abertzaleak Iñigo Urkullu lehendakariari galdetu dio «ea hau den martxan jarri nahi duen Ertzaintzaren norabide zibil berria». «Horrela zaila izango da polizia eredu berria lortzea, gertukoa eta eraginkorra», azpimarratu dute.

Azkenik, jazotakoa salatzeko antolatzen diren deialdietan parte hartzeko deia egin du ezker abertzaleak. 

 

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK
LOTURAK