Krisia hizpide Bertso Egunean

Arratsaldeko 18.00etan izan da saio nagusia Donostiako Kursaal aretoan. Eguerdian berriz, Parte Zaharrean aritu dira eta gauean afaria eta erromeria izango dira.

Naiz.info|Donostia|2013/01/26
Arp_kul_3245235000016184
Bertsolariak, Donostiako Alde Zaharrean, motorrak berotzen. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Donostiako Udalak eta Bertsozale Elkarteak egun osoko egitaraua prestatu dute elkarrekin Bertso Egunaren 44. edizioa ospatzeko. Aurtengo Bertso Eguneko parte hartzaileek jarraitu beharreko gaia krisia izan da.

Hala, eguerdian, 12.00etan, kale-bertsoak izan¡ dira. Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Manex Agirre, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal eta Odei Barroso ibili dira Bulebarrean, Bretxan eta Konstituzioko plazan bertsotan. Azken horretan, gainera, Haatik dantza taldeak arratsaldean Kursaalen eskainiko duen ikuskizunaren aurrerapen bat ikusi ahal izan dugu.

18.00etatik aurrera saio nagusia hasi da. Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Ramuntxo Christy, Jon Maia, Ander Solozabal, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jone Uria, Andoni Egaña, Eneko Lazkoz eta Uxue Alberdi izan dira kantatu duten hamabi bertsolariak.