Atzeratu egin dute Argi Perurenaren baldintzapeko askatasunari buruzko erabakia

Kondenaren Aplikaziorako Epaitegiak Argi Perurena euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaera onartu duen arren, Fiskaltzak helegitea jarri du eta erabakia martxora atzeratu da.

NAIZ.INFO|BAIONA|2013/01/28

Parisko Kondenaren Aplikaziorako Epaitegiak urtarrilaren 23an onarru zuen Argi Perurena euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Fiskaltzak, ordea, helegitea jarri zuen, eta ondorioz erabakia martxora atzeratu dute, Etxeratek jakinarazi duenez.

Argi Perurenak hamahiru urte daramatza espetxean eta egun Rennesen dago. Iaz egin zuen baldintzapeko askatasuna eskuratzeko lehen eskaera, baina ukatu egin zioten, nahiz eta legeak eskatutako irizpide guztiak bete.

Etxeratek salatu du Estatu frantsesean «gure senide eta lagunei sistematikoki aplikatzen zaien neurri hau», hau da, baldintzapeko askatasuna eskuratzeko irizpide guztiak bete arren, ez zaiela aplikatzen.