NAIZ.INFO
HENDAIA

Baionako suprefetak debekatu egin dio Hendaiako Herriko Etxeari ikastola berria diruz laguntzea

Seaskak jakitera eman duenez, Baionako suprefetak debekatu egin dio gutun baten bidez Hendaiako Herriko etxeari ikastola berria diruz laguntzea.

Gure Ikastolako hau eta gurasoek 2009an Hendaiako Herriko Etxean egin zuten protesta baten irudia. (Bob EDME)
Gure Ikastolako hau eta gurasoek 2009an Hendaiako Herriko Etxean egin zuten protesta baten irudia. (Bob EDME)

Hendaiako Gure Ikastola bigarren eraikin bat egitekoa zen. Egitasmoa azaldu zutenetik urte bete igaro den arren, oraindik ez da egitasmoa bete. Egoera horretan heldu da Patrick Dallennes Baionako suprefetaren gutuna.

Idatziak debekatu egiten dio Hendaiako Herriko Etxeari eraikin berria diruz laguntzea. Debekua arrazoitzeko, 1850eko ‘Falloux Legea’ jarri du mahai gainean Dallenes-ek. Legeak debekatu egiten du diru publikoa eskola pribatuei ematea.

Behin baino gehiagota salatu du Seaskak lege hau eta bertan behera lagatzeko ere eskatu du. Hur Gorostiaga Iparraldeko Ikastolen Federazioko lehendakariak argiki azaldu du egoera. Haren arabera, lege hori «zorroztasunez» aplikatuz gero, «gure zentroen %90 dira kolokan».

Egoera honen aurrean, debekuari aurre egiteko manifestazioa deitu du Seaskak.