Tasen Legea bertan behera uzteko eskatu dute Bilbon

EAEko Justizia Administrazioko ehunka langilek manifestazioa egin dute Bilbon, Tasen Legearen aurka eta Erregistro Zibilaren «pribatizazioa» arbuiatzeko.

NAIZ.INFO|BILBO|2013/01/31
20130131_bilbo
Justizia administrazioko langileek Bilbon egindako mobilizazioa. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Funtzionarioek, abokatuek, fiskalek eta abarrek osatutako kolektiboak manifestazioa egin du Bilbon, sektorean ordezkaritza duten sindikatu guztiek deituta (CCOO, ELA, LAB, CSI-F, UGT eta CGT).

Parte hartu duten ehunka langileek elkarretaratzea egin dute Gobernu espainolak Bilbon duen ordezkariordetzaren aurrean, ‘Justiziaren pribatizazioaren kontra. Servicio público de calidad’ lelopean.

Horrez gain, egoitza horretan 12.000 sinadura entregatu dituzte, Mariano Rajoyren Gobernuak egindako murrizketek justizia administrazioan duten eragin «izugarriak» arbuiatzeko.

Zentzu horretan, Tasen Legeari errefusatu egiten dutela nabarmendu dute, «herritarrentzako suposatzen duenagatik, bi aldiz ordaindu beharko dutelako justizia zerbitzuetara jotzeagatik».

Era berean, Erregistro Zibilaren «pribatizazioa» salatu dute.