Ezpeletan elkartu dira Iparraldeko gazte ezkertiar eta abertzaleak

Gazte Eguna ospatu dute Ezpeletan Iparraldeko gazte ezkertiar eta abertzaleek, ‘Orain dun/k tenorea’ lelopean. Hainbat eztabaida garatu dituzte goiz partean, bazkaria izan dute gero, eta ekitaldi politikoaren ostean, kontzertuei egin diete bide. Gaurtik aurrera eztabaidak antolatuko dituzte herriz-herri.

NAIZ.INFO|EZPELETA|2013/02/02|0 iruzkin
20130202_gazte_eguna_2
Eztabaida saioak eman dituzte aurrera goiz partean. (Bob EDME)

Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleek ezpeleta izan dute gaur topaleku, bertan ospatu baitute Gazte Eguna, ‘Orain dun/k tenorea’ lelopean. Prozesu baten lehen baterajotzea izan da gaurkoa.

120 gazte inguru bildu dira eta herrialde guztietatik iritsitako gazteek aukera izan dute harreman berriak sortu eta elkar ezagutzeko.

Eztabaida saioak izan dituzte goiz partean eta gaur ateratako ondorioak oinarri, herriz-herriko eztabaida saioak planteatzen hasiko dira. Irailerako inflexio puntu bat markatu dute, orduan jakingo dugu zer ateratzen den ekimen honetatik.

Ana Unhassobiscay eta Koldo Etxegarai dira ekimeneko bozeramaileak. Oso pozik agertu dira gaurko ekimenarekin eta etorkizuneko eztabaidak abiatzeko oinarri sendoak jarri direla uste dute.

Arratsaldean ekitaldi politiko bat egin dute eta ondoren kontzertuei eman diete paso.