NAIZ.INFO
DONOSTIA

Mitxel Turrientesen hiru lagunek istripua izan dute bisitara bidean

Mitxel Turrientes euskal preso politikoaren hiru lagunek istripua izan dute bisitara bidean. Etxeratek urteko lehenengo istripua dela azaldu du eta sakabanaketarekin amaitzeko eskatu du.

Herrera-ko espetxean dagoen Mitxel Turrientes preso politikoaren hiru lagunek sakabanaketa politikak eragindako 2013. urteko lehen istripua izan zuten atzo gauean, bisitara zihoazela, Etxerat elkarteak adierazi duenaren arabera.

Burgos parean, kazkabarra eta izotza tarteko, autoaren kontrola galdu zuten. Hala ere, hiru lagunak ez ziren zaurituak suertatu, nahiz eta autoak kolpe handia hartu zuen Gauzak horrela, bisitarik gabe itzuli ziren etxera.

Etxeratek eman dituen datuen arabera, 2012. urtean hamahiru istripu eragin zituen sakabanaketa politikak eta politika hau martxan jarri zenetak hamasei lagunek galdu dute bizia errepidean.

Horregatik, sakabanaketarekin «berehala» amaitzea eskatu du, «gure biziak arriskuan jartzen ditu eta». Era berean, euskal preso politikoen eskubideak bermatzeko eskatu du.