NAIZ.INFO
Bilbo

Athleticek berdinketa bat baino gehiago lortu du

Hiruna berdindu du Athleticek Collerense taldearen zelaian. Realak berriz, 4 eta 0 irabazi du Valentziaren aurka eta Lagunak taldeak 1 eta 2 galdu du Sant Gabrielen kontra.

Realak garaipen garrantzitsua eskuratu du Zubietan. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Realak garaipen garrantzitsua eskuratu du Zubietan. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Athleticek ezin izan du irabazi Collerense taldearen zelaian (3-3). Ozta-ozta lortu du berdintzea, baina puntu horri esker gero eta indartsuagoa dago lidergoan. Izan ere, Atletico Madrilek galdu egin du Bartzelonaren kontra eta lau puntutara geratu dira sailkapen nagusian.

Realak berriz, garaipen garrantzitsua lortu du Zubietan Valentziaren aurka (4-0) eta Lagunak taldeak galdu egin du 1 eta 2 Saint Gabrielen kontra.