Hilda topatu dute istripua izan eta Deba ibaira erori den garraiolaria

A-8 autobidean kamioiarekin istripua izan eta Deba ibaira erori den garraiolariaren gorpua aurkitu dute erreskate taldeek, istripua izan den tokitik 200 metro ingurura.

NAIZ.INFO|ELGOIBAR|2013/02/04

Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez, 11.40 aldera istripua izan du kamioi batek A-8 autobidean. Errepidetik atera ondoren Deba ibaiaren gaineko zubi baten hesiaren aurka jo du.

Hainbat lekukoren arabera, ezbeharra izan ondoren gidariak zubitik behera bota du bere burua, Efe agentziak Segurtasun Saila aipatuz jaso duenez. Ertzaintzak eta erreskate taldeek bilatzeari ekin diote eta 13.30 aldera gorpua topatu dute, istripua izan duen tokitik 200 metro ingurura.