Alberto Gomez barakaldoarra atxilotu dute, zigorra betetzeko

Auzitegi Gorenak bi urte eta erdiko zigorra ezarri dio kale borroka eraso batekin zerikusia duelakoan. Barakaldoko Auzitegian bere burua aurkeztu du eta bertan atxilotu dute.

Naiz.info|Barakaldo|2013/02/08

Bi urte eta erdiko zigorra ezarri dio Auzitegi Gorenak Alberto Gomez barakaldoarrari, kale borroka eraso batekin zerikusia duelakoan. Asteartetik bilatze eta atxilotze agindua emana zegoen bere aurka.

NAIZek jakin ahal izan duenez, Polizia espainola bere gurasoen etxera joan da gaur goizean gaztearen bila, baina ez dute bertan aurkitu.

Arratsaldean bere burua aurkeztu du Barakaldoko Auzitegian eta bertan atxilotu dute.

Manifestazioa deitu dute bihar arratsaldean, 19.30ean, Barakaldoko Anaien Plazatik.