Auto gidari bat hil da Errenterian izandako trafiko istripu batean

Ezbeharra AP-8an jazo da, Errenteria parean, zazpi autoren arteko istripuan. Auto gidari bat hil egin da.

Naiz.info|Errenteria|2013/02/08

Lakuako Segurtasun Sailaren arabera, zendutako gidaria autoaren barruan harrapatuta geratu da.

Ezbeharra 18.20ean gertatu da eta oraindik argitzeke daude istripua sortu duten arrazoiak zeintzuk diren.

Zazpi autoren arteko talka Bilboko noranzkoan gertatu da.