«Ondo egina» dagoela iruditzen zaio Olanori diru publikoarekin angula jatea ordaintzea

GARA egunkariak atera duen informazioari erantzunez, Europako Inbertsio Bankuaren lana goraipatu du Markel Olanok eta diru publikoa erabiliz errauskailuaren finantzaketa «ospatu» izana «ongi egina» dagoela esan du.

NAIZ.INFO|DONOSTIA|2013/02/08

Segituan etorri da GARA egunkariak aterako informazioaren inguruko erantzuna. Markel Olano, garai hartan Gipuzkoako ahaldun nagusia zena, izan da aurpegia eman duen lehena, bere Twitter kontuaren bidez.

Europako Inbertsio Bankuaren lana goraipatuz hasi du txio jarioa Olanok, hauen finantzaketa Gipuzkoarentzako «klabea» izan dela esanez. Gauzak horrela, erakundeko arduradunak ekarri eta ditu publikoa erabiliz Zubietako errauskailuaren finantziazio akordioaren itxiera «ospatzeko» bazkariak egitea «ongi egina» dagoela iruditu zaio.

Euren legealdian «oso portaera austeroa» izan zutela gaineratu du, «gure lanak eginez eta ditu iturriak bermatuz».

Olanoren txioek segituan izan dute erantzuna eta asko izan dira EAJren jarrera kritikatu dutenak.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK