Olaizola eta Zabalarentzat bigarren itzuliko lehen puntua

22-19 gailendu zaie Aimar Olaizola eta Ibai Zabala Oinatz Bengoetxea eta Mikel Beroizi. Lehen itzuliko emaitza bera, baina alderantzizko irabazlearekin. Sailkapenean bigarren postura igo da bikote gorria.

NAIZ.INFO|IRUÑEA|2013/02/09
Arp_kir_76543000017447
Bengoetxea «hegan» gaurko Labriteko partidako une batean. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Lehen itzuliko emaitza bera (22-19), baina Olaizola eta Zabalaren mesedetan izan da gaur Iruñeko Labriten. Partida gogorra, lehiatua, eta batzuek (urdinek) egindako eta besteek (gorriek) ez egindako kaleek definitu dute azken emaitza.

Partida lehiatua izan da oso. Aimar eta Ibairen aldera hasi da partida, urdinek (Bengoetxea-Beroiz) buelta eman eta aurretik jarri dira markagailuan baina 5-0eko partzialarekin berriz aurrea hartu dute gorriek. 15nakora iritsita puntu baten gora beheran berdinketan aritu dira 22kora iritsi artean.

Bengoetxea eta Beroiz bigarren ziren gaur arte sailkapenean, euren Labriteko gaurko aurkariak hirugarren; gaurko emaitzaren ostean Olaizolak eta Zabalak aurrea hartu dute.

Igandean Logroñon eta astelehen eta asteartean Tolosan

Bigarren itzuliko partidei segida emateko Logroñoko Adarragan lehiatuko dira igandez Titin-Merino eta Irujo-Zabaleta. Tolosako Beotibarren astelehenean Xala-Barriola eta Ezkurdia-Zubieta eta asteartean Berasaluze-Albisu eta Arretxe-Begino.

 

LOTURAK