Inaxio Perurenak 300 kiloko harria jasotzea lortu du

Kostata izan bada ere, hirugarren saiakeran 300 kiloko harria altxatzea lortu du Inaxio Perurenak.

Naiz.info|Leitza|2013/02/10
20130210_perurena
Inaxio Perurena harria altxatzen. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Inaxio Perurenak 300 kiloko harri errektangularra jasotzea lortu du gaur eguerdian. Hirugarren saiakera izan da Leitzako harri-jasotzailearentzat eta azkenean helburua bete du.

Bi aldiz ahalegindu da plazan harri hori bizkarrean jasotzen, eta bietan kale egin zuen. Lehenengoa Asteasun egin zuen, eta orduan bizkarrean jaso zuen, baina berdintzeko garaian harriak atzera ihes egin zion eta lurrean puskatu zen. Bigarrena, orain dela hilabete pasatxo egin zuen, baina orduan ez zuen lortu bizkarrean berdintzea.

Perurena oso pozik agertu da harria altxatzea lortu ondoren eta eskerrak eman dizkie zale guztiei.