NAIZ.INFO
BILBO

Erretiratu bat amiantoak eragindako minbizi baten ondorioz hil zela onartu dute

Nervacero enpresan lan egiten zuen erretiratu bat amiantoarekin lan egiteagatik hil zela onartu du Gizarte-segurantzaren Institutu Nazionalak Bilbon duen zuzendaritzak. Amiantoak minbizian zuen eragina aztertzen ari zirela hil zen erretiratua.

Gizarte-segurantzako Institutu Nazionaleko Bizkaian duen zuzendaritzak Nervacero empresako langile bat amiantoaren erruz hil zela ebatzi du, CCOO sindikatuaren arabera.

Kaltetuak garabi batean egiten zuen lan eta espezialitate horretan jarduten zuen bigarren hildakoa da.

Amiantoak bere minbiziarengan zuen eragina aztertzen ari ziren bitartean hil zen behargina, ondorioz, emaztearen alaguntze-pentsioa handitu besterik ez dute egin.

Euskadiko CCOOren osasun arduraduna den Alfonso Riosek amiantoarekin lan egin duen jendea Osalanek abiatutako zaintza programan sartzeko eskatu du, «osasuna zaintzeko modurik eraginkorrena da hau».

Kontu honez gain, Amiantoren Biktima Elkarteak elkarretaratzea egingo du bihar Bilboko epaitegien aurrean, Izar enpresaren aurkako auzi bat dela tarteko.