Segituan etorri dira Aita Santuak hartu duen erabakiaren inguruko erreakzioak. Montik «nahastuta» dagoela esan du, Hollandek erabakia «errespetuz» hartzen duela azaldu du eta Alemaniatik haren lana «eskertu» behar dela esan dute.
Benedikto XVI.ak hartu duen erabakiak erreakzio sortu utzi du. Mario Monti Italiako lehen ministroak «nahastuta» dagoela esan du Milanen kongresu batean parte hartzen ari zen bitartean.
«Orain minutu gutxi jakin dut», azaldu du eta erabakiak Italiak eta Vatikanoak duten harremanean izango duen eraginaz hitz egitea errefusatu du.
François Hollande presidente frantsesak «errespetuz» hartu du erabakia. «Ez da nire ardura erabakia baloratzea. Nahi baten ondorio den erabaki bat da eta hala onartu behar da», azaldu du.
Steffen Seibert Alemaniako Gobernuko bozeramailearen hitzetan, Aita Santuak «ukitu propio bat» eman dio bere zortzi urtetako agintaritzari eta, horregatik, eginiko lana «eskertu» behar zaiola uste du.
«Kargua uztearen erabakiak katoliko eta kristau denak hunkitzen ditu», gaineratu du.
Georg Ratzinger Aita Santuaren anaiak erabakia aurretik zekiela azaldu du. «Edadeak zapaldu egiten du» esanez arrazoitu du anaieran erabakia.
- Los exiliados afirman que «es hora de estructurar la solución y de la vuelta a casa» de los represaliados
- Multan a dos aficionados de la Real por mostrar banderolas e ikurriñas en Vallecas
- La Ertzaintza desaloja a los trabajadores de Troquenor que intentaban evitar el desahucio
- El juez envía a prisión a Jon Lizarribar y Rubén Gelbentzu, que denuncian golpes y amenazas
- Un informe de Lakua cifra en 94 los muertos por las FSE en el contexto del conflicto político
- Un informe de Lakua cifra en 94 los muertos por las FSE en el contexto del conflicto político
- La Ertzaintza desaloja a los trabajadores de Troquenor que intentaban evitar el desahucio
- Pere Navarro (PSC) aboga por eliminar el concierto económico de la CAV y Nafarroa
- Jonan Fernández: «Aspiramos a que cada partido esté cómodo con un 70-80% del Plan»
- Otegi aboga por «neutralizar» el bloqueo de los estados con iniciativas unilaterales
Sartu
