Naiz.info
Iruñea

Langile bat hil da Melidan, hormigoizko bloke bat gainera erori ondoren

Gizonezko bat hil da gaur goizean Melidan, txerri etxalde batean lanean ari zela hormigoizko bloke bat gainera erori zaionean.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, ezbeharra goizeko 11.32ean jazo da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.

Langileari hormigoizko bloke bat gainera erori zaio eta, hasiera batean, auto partikular batean eraman dute Carcastilloko osasun zentrora baina han heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Polizia Foralak ikerketa abiarazi du.