NAIZ.INFO
GASTEIZ

Iruzurrari aurre egiteko zerga-sistema bidezkoagoa eta zuzenagoa aldarrikatu du LABek

Gasteizko Legebiltzarrean fiskalitatearen inguruko eztabaida egiten ari ziren bitartean elkarretaratzea egin du LABek, zerga-sistema bidezkoagoa, zuzenagoa eta progresiboa aldarrikatzeko.

Legebiltzarraren aurrean egin du elkarretaratzea LABek. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Legebiltzarraren aurrean egin du elkarretaratzea LABek. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egin du LABek, zerga-sistemaren inguruko osoko bilkura monografikoa egiten ari ziren bitartean.

Sindikatuko ekonomia arduradun Rafa Izquierdok esan duenez, Batzar Nagusiek iruzur fiskalaren aurkako «neurri egokiak» hartu behar dituzte, behar-besteko diru sarrerak lortu eta gizarte zerbitzuak bermatzeko.

Azken urteotan garatu den politika fiskala «atzerakoia» izan dela eta batik bat «ondare handiak, enpresa-irabaziak eta kapital errentek trataera fiskal onuragarria» jaso dutela salatu du. Horregatik, politika hori «errotik» aldatu behar dela nabarmendu du, sitema justuagoa izateko.