Gdeim Izik-eko preso politiko sahararren askatasuna galdegin dute Bilbon

200 lagun inguruk hartu dute parte Gdeim Izik kanpalekuan parte hartzeagatik espetxe zigor gogorrak jaso dituzten sahararrei elkartasuna adierazteko manifestazioan. 

NAIZ.INFO|BILBO|2013/02/21|0 iruzkin
20130221_sahara
Preso politiko sahararren aldeko manifestazioa, Bilbon. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Mendebaldeko Saharako diasporak eta hainbat elkartek deituta, manifestazioa Arriaga plazatik atera da, eta Rekalde Zumarkalera arteko bidea egin du, bertan baitago Marokoren Kontsulatua. 

200 lagun baino gehiagok hartu dute parte ‘Sahara librea’ lelopean burututako manifestazioan eta bandera saharar ugari izan da.

Gdeim Izikeko kanpalekuan parte hartzeagatik espetxe zigor gogorrak jaso dituzten lagunen askatasuna exijitzeaz gain, Marokoren aurkako oihuak eta Estatu espainolaren konplizitatearen kontrako aldarriak etengabeak izan dira.