Bi langile zauritu dira Bilbon aldamioa 20 metrotik erorita

Bilboko eraikin batean eraberritze lanetan ari ziren bi langile zauritu dira aldamioa 20 metrotik behera erori ondoren.

Naiz.info|Bilbo|2013/02/25

Ezbeharra 15.55ean jazo da, Zumaia kaleko 10. zenbakian. Eraikineko fatxada margotzen ari ziren bi langilek izan dute istripua. 20 metrora zegoen aldamioa erori egin da, eta bi beharginak ere behera erori dira.

Biek zauriak jasan dituzte eta suhiltzaileek erreskatatu dituzte.

Haietako bat, 40 urteko langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute zauriak artatzera.