Lakuak Donostia 2016ko proiekturako aurreikusitako ekarpen ekonomikoa %77an murriztuko du. Adostutako konpromisoak bete ezean, proiektua «kinka larrian» legoke.
Gipuzkoako Kultura diputatu Ikerne Badiolak Batzar Nagusietan adierazi duenez, proiektuari babesa eskaintzen dioten instituzioak bost dira –Europako Batasuna, Gobernu espainola, Lakuako Gobernua, Gipuzkoako Aldundia ta Donostiako Udala–, baina horietatik biren ekarpenen berri onik ez dute izan azken egunetan.
Izan ere, Lakuak 1,5 milioi euro baino gehigo eskainiko zuela iragarri bazuen ere, 2013an 350.000 euro besterik ez ditu zehaztu aurrekontuetan. Madrilen kasuan, ordea, otsailean proiektuak babes osoa duela jakinarazi zuten, baina finantzaketari dagokionez aurrekontuetan zehaztu duten kantitatea 0 euro dira, guztira 11.000.000 espero ziren bitartean (ikasturte honetarako partida ez zegoen zehaztuta oraindik patronatuan sartu gabe zegoelako).
Europak bere hitz beteko duela espero du Badiolak, baina honek egin beharreko ekarpena txikiena da eta beste bi instituzioen laguntzarik gabe ezingo dute aurrera egin. «Adostutako konpromisoak betetzen ari diren bakarrak Aldundia eta Udala dira, biak Bilduren gobernupean», salatu du. Horiek zegozkien diru kopurua eskaini diote proiektuari.
Horregatik, uste du talde politiko guztiek proiektua babesten badute ideia horrekiko fidelak izan beharko liratekeela eta denek bide berdinetik jo beharko luketela.
Bere hitzak «jan» behar izatea espero du diputatuak, eta aurrekontuak berrikusten direnean Donostia 2016rentzat diru gehiago aurreikustea.
Nolanahi ere, Badiolaren adierazpenak gaizki hartu dituzte Lakuan, eta bertatik GARAri jakinarazi diotenez, ez dute inolako adierazpenik egingo gaiaren inguruan aurrekontuak onartzen dituzten arte.
- Los exiliados afirman que «es hora de estructurar la solución y de la vuelta a casa» de los represaliados
- Multan a dos aficionados de la Real por mostrar banderolas e ikurriñas en Vallecas
- La Ertzaintza desaloja a los trabajadores de Troquenor que intentaban evitar el desahucio
- El juez envía a prisión a Jon Lizarribar y Rubén Gelbentzu, que denuncian golpes y amenazas
- Un informe de Lakua cifra en 94 los muertos por las FSE en el contexto del conflicto político
- La Ertzaintza desaloja a los trabajadores de Troquenor que intentaban evitar el desahucio
- Un informe de Lakua cifra en 94 los muertos por las FSE en el contexto del conflicto político
- Otegi aboga por «neutralizar» el bloqueo de los estados con iniciativas unilaterales
- Pere Navarro (PSC) aboga por eliminar el concierto económico de la CAV y Nafarroa
- Gipuzkoa aboga por la justicia transicional y propone crear un instituto de derechos humanos
Sartu
