NAIZ.INFO
DONOSTIA

Negu giroa nagusituko da datozen ordu eta egunetan

Negu giroa itzuliko da berriz ere datozen orduotan Euskal Herrira eta eguna bukatzerako elurra 200 metro ingurura jaitsiko da. Alerta egoera ezarri dute.

Tafallan gaur goizean ateratako argazkia. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Tafallan gaur goizean ateratako argazkia. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Datozen ordu eta egunetarako negu giroa iragarri dute berriro eguraldi adituek. Haizeak iparretik joko du zuzen-zuzen eta bizi-bizi. Ipar haizeak hotza eta zaparrada ugari ekarriko ditu eta elurrak mendiak zurituko ditu. Eguna bukatzerako, elur maila 200 metro ingurura jaitsiko da.

Hego Euskal Herri guztian alerta horia ezarri dute elurragatik. Tenperaturak ere dezente jaitsiko dira.