Naiz.info
Bilbo

Azken unean lortu du berdinketa Athleticek Bartzelonaren aurka

Ander Herrerak 90. minutuan egin du Athleticentzat berdinketaren gola San Mamesen Bartzelonaren aurka jokatutako partidan. 2-2ko emaitzarekin amaitu da norgehiagoka. [Xehetasunak, hemen]

Athleticeko jokalariak, Ander Herreraren gola ospatzen. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Athleticeko jokalariak, Ander Herreraren gola ospatzen. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Norgehiagoka bizia izan da gaur San Mamesen Athleticek eta Bartzelonak jokatutakoa. Kataluniarrak Bayernen aurka jasotako gol zaparradaren ondoren iritsi dira Bilbora eta itxura nahiko eskasa eman dute lehen zatian.

Athleticek menperatu du jokoa lehenengo minutuetan eta markagailuan aurrea hartzea ere lortu du. Susaetak eman dio lehen gola taldeari 27. minutuan. 

Bigarren zatirako aldaketak egin ditu Tito Vilanovak, eta Adriano eta Messi zelairatu ditu. Kanpoan geratu dira Abidal eta Xavi.

Argentinarrak eman dio hauspoa berriro ere Kataluniako taldeari. 67. minutuan ezkerrez sartu du gola, eta neurketa estutu egin da hortik aurrera txuri-gorrientzat. Hogei minutu beranduago, bigarrena egin du Bartzelonak. Alexis izan da golegilea.

Norgehiagoka erabakita zegoela zirudienean, ordea, iritsi da berdinketa. Neurketako azken hatsean, 90. minutuan Ander Herrerak lortu du Valdesen atea zulatzea.

Azkenean, beraz, puntu banaketa San Mamesen.

Partidako xehetasun guztiak, NAIZeko webgune berezian.